HOTEL ARRIAGA *

Ribera (Teatro Arriaga), 3
48005 Bilbao (Vizcaya)
Tel. 944 790 001
info@hotelarriaga.es

Hotel Arriaga, Bilbon, Arriaga Antzokiaren alboan dago, Alde Zaharra eta Zabalgune arteko mugan, ezin-hobe kokatuta hiria bisitateko, hormigoizko egitura duen eraikin berri baten eta zuzeneko igogailugaz logeleko solairura, zure kotxea lasai uzteko hiria ezagutzeko.

Bilbo ezagutu ahal da oinez Begoñako Basilikatik  San Mames Barrira, Bilboko Athletic Klubek erabiltzen duen "katedrala", eta gainera, gure hotela Arriaga tranbiaren geltoki aurrean dago, Zazpi Kaleko Metro Bilbao geltokiaren 300 metrotara eta RENFEko Abando tren geltokitik 500 metrotara, erraz mugitzeko Bilbotik, bere txoko guztietatik, eta Bilbotik konexio guztiei heltzeko.

Zentzumenerako opari bat da betiko Bilbo ezagutzea, gure Botxo, bere Zazpi Kaleakaz, ze hemen 1300 urtean jaio zen Bilboko hiria, dendaz, tabernaz eta aurrekontu guztietarako aukera ematen duten jatetxeaz josita. Hemen Euskal sukaldaritzaren plater ospetsuak dastatu ahal dira, baina, halaber, pena merezi dau berebai gure inguruan dauden tabernetan pintxoz jatea ala txikiteo edan. Edo etorri Aste Nagusian, abuztuaren hirugarren astean, Bilboko jaietan gozatzera.

Hotelaren ondoan, Arriaga Antzokia apartez, dekogu Plaza Barria bere pintxo tabernakaz, Erriberako Merkatua (2012an erabat berrituta), Done Jakue katedrala (pazten da handik Done Jakue ipareko bidea), Bilboko Euskal Museoa, eta, gainera hamar minutura oinez, dekogu  Guggenheim Bilbao Museoa, eta handik beste 5 minutura, Bilboko Arte Ederren Museoa edo Euskalduna Kongresu eta Musika Jauregi barria.